Aurten ere Villabonako Udalak Zinegoak LGTB Film
Festibalaren hedapenean parte hartzen du, Todo el silencio
pelikularekin.
Todo el silencio (Mexiko)
Hizkuntza: gaztelaniaz, euskarazko azpidatziekin
Zuzendaria: Diego del Río
Iraupena: 78 min.
Goizetan, zeinu-hizkuntzako irakaslea da Miriam, eta,
arratsaldeetan, antzerki profesional batean parte hartzen du. Bien bitartean,
harreman egonkor eta pasioz betea bizi du bere neska-lagunarekin, Lolarekin.
Pertsona gor baten antzeko bizitza daukan arren, dena goitik behera amilduko
zaio entzumena galtzen ari dela konturatzen denean.