Lan hau “HERRI GOGOA” euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
ZUZENDARITZA ETA EKOIZPENA:
Aiert Beobide eta Iurre Aranburu
KOREOGRAFIA: Jone San Martín eta Haatik
ESPAZIO SONOROA: Manu Gaigne
DANTZARIAK: (6) Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala