Karteldegia

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

villabona.dok


300 haritz


Dokumentala


78 min.


Gaztelania, euskara, azpitituluekin



HIKA TXAKOLINDEGIA


AZAROAK 19


19:00


6 €


Oharra: filmaren proiekzioaren ondoren, luntx txiki bat
zerbitzatuko da



Donostiako zinemaldian, 300 haritz dokumentala
estreinatu zen. Filma Mantala Basque Gastronomyk bultzatu du, euskal
gastronomia bultzatzeko Basque Culinary Centerren ekimenak. Mantalak 23
sukaldari eta hainbat artista bildu zituen Arantzazun, horien artean HIKAko
Roberto Ruiz, Ama jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico eta beste hainbat
sukaldari ezagun, hala nola Aitor Arregi, Ander Gonzalez, Xabi Gorrotxategi eta
abar. Helburua euskal gastronomiari begirada garaikide bat proposatzea da,
funtsezko galdera batetik abiatuta: nola eutsi gaur egun nortasun propio bati,
aurrera egiteari utzi gabe eta jatorriarekiko lotura galdu gabe.



Dokumentalaren izenburua irudi sinboliko batetik dator:
garai batean, baserri bat eraikitzeko 300 haritz behar izaten ziren. Basoa
agortu zenean, egurrak harriari utzi zion lekua, eta horrek erakutsi zuen
nortasuna ere eraldatu egiten dela iraun ahal izateko. Ideia horretatik
abiatuta, filmak pertenentziari, eraldaketari, memoriari eta etorkizunari
buruzko hausnarketa irekitzen du.