Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Política de cookies

Cartelera

logo infoticketing

ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA

ORREAGATIK IRAGAN HURBILERA

Descripción

Descripción

Oraingoan
antzezlan amateur bar izango dugu Gurea antzokian, Segurako Historia Oroituz elkartearen
eskutik. Orreagan Karlomagnoren tropak (frankoak) gailendu eta Eneko Aritza
baskoien lehen errege izendatu zuten garaiak ekarriko dizkigu gogora, batetik.
Eta bestetik, XX mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaian. Azken
honetan zenbait esketx antzezten dira, garaiko irakaskuntza, erlijioaren
indarra, jendearekiko errepresioa eta abar azaltzeko.


Orreagako
eszena osoa adin ezberdinetako neska-mutilak antzezten dute (12,14 eta 20
urte ingurukoak) eta bereziki horretarako egokitu den musika eta koreografia
erabiltzen da, horrela antzezlanari indar handia emateaz gain adin bereko
gaztetxoen interesa piztea lortuz. Koreografiaren
egilea Oier Laborde da, Joxan Goikoetxearen musikan oinarrituz. Antzezlaneko
gainerako musika Karlos Jimenezena da.